XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LENDABIZIKO IRULDE-ALDIYA. Iruldegiak, etxe-barrunpe oneretzi bat iruldatuko du; etxera-sarrerako ate bat eta alboetan gelatiak ditula. ANDRE SINFOROSA ta ON LESMES.SINFO.: Gezurra dirudi.
LESM.: Ez da, baña; jakintsu guziak orretan daude; atzetorkia gauz miragarria da.
SINFO.: ¿Nola izan diteke, baña?.
LESM.: Adi zazu: Makatza txertatzen degu:
SINFO.: Txertatzen degu.
LESM.: ¿Gero zer dator?.
SINFO.: Txertatzen zayon igaliaren edo frutuaren antzerako emakia.
LESM.: Atzetorkia ori da.
Gure eskola-maisuak dionez, gizonaren txertu jatorra
SINFO.: Kataplasma esan naiko dezu.
LESM.: Ez kata, ta ez katu; plasma uts-utsa, baizik.
Plasman txertatzen gera, ta, txertua nolako dan, frutua, alako izaten da.
Aita ta ama nolako, seme ta alabak, alako.
SINFO.: Ori, len ere bageñiakian.
Aita arra, semea ere, arra; ta alaba, ama bezela, emea.
LESM.: ¡Ta... ta... ta! Ez emakumea, ez, ori ez da.
SINFO.: ¿Zer bada?.
LESM.: Aita ta ama onak badira, seme ta alabak, onak izango dira, ta....
SINFO.: Txarrak baldin badira.
LESM.: Txarrak.
SINFO.: Gure illoba, gure Joakintxo, beraz....
LESM.: Gure Joakintxo, buruz argiya izan bear dula, nai ta naiezkoa da; beztela, atzetorkia ¿zertarako lizake?.
SINFO.: Zorionezko atzetorkia dalata, jakintsuetan jakintsuena izango ez danik esan ezin diteke, beraz.
LESM.: Bere aita zana, eskola-maixuetan argiyentxuena zan:
SINFO.: Esango nuke.